Matematikan, aldagai bakarreko bigarren mailako ekuazioa edo ekuazio koadratikoa, era osoan, honela adierazten den aldagai bakarreko ekuazio polinomiko bat da: ax2+bx+c=0 non a ≠ 0.a x 2 + b x + c = 0 {\displaystyle ax^{2}+bx+c=0\;} Ekuazioa ebaztean, ezezaguna den x aldagaiaren balioa zehaztea da helburua, hau da, ekuazioaren erroak edo soluzioak ateratzea, a, b eta c zenbakizko konstanteak izanik. Konstante hauei koefiziente deritze.
0 Comments
Estatistikan, jarraitutasun-zuzenketa banaketa diskretu baten probabilitateak kalkulatzeko banaketa jarraitu bat baliatzen denean erabiltzen den zuzenketa bat da. Pitagorasen teoremak zera ezartzen du, edozein triangelu angeluzuzenetan, hipotenusaren luzeraren karratua bi katetoen luzeren karratuen berdina dela. Aritmetikan, zenbaki arrunt batzuen Multiplo komun(etako) txikiena (m.k.t.) zenbaki horien guztien multiploa den zenbaki positiborik txikiena da. Adibidez, 2, 4 eta 13 zenbakien multiplo komun txikiena 52 da, hau da, 52 da zenbakirik txikiena hiru zenbakiek zatidura zehatzez zatitzen dutena. Halaber, zenbaki arrunt batzuen Zatitzaile komun(etako) handiena (z.k.h.) zenbaki horien guztien zatitzailea den zenbaki positiborik handiena da. Adibidez, 42 eta 56 zenbakien zatitzaile komun handiena 14 da, hau da, 14 da zenbakirik handiena bi zenbakiak zatidura zehatzez zatitzen dituena. Funtzio matematiko baten deribatua funtzio horren aldiuneko aldakuntza adierazten du. |