Miopia urrun dauden objektuak ikusteko zailtasuna da, urruneko puntua infinituen egon beharrean, distantzia finituan kokatzen delako. Begi globoa luzeegia edo kristalinoa konbergenteegia delako gertatzen da. Ondorioz, objektuaren irudia erretina baino aurrerago eratzen da. Lente dibergenteekin zuzendu daiteke. Hipermetropia hurbil dauden objektuak ikusteko zailtasuna da, hurbileko puntua normala dena (25cm) baino urrutiago kokatuta dagoelako. Begi globoa motzegia edo kristalinoa ez delako behar bezain konbergentea delako gertatzen da. Ondorioz, objektuaren irudia erretina baino atzerago eratzen da. Lente konbergenteekin zuzendu daiteke.
0 Comments
Your comment will be posted after it is approved.
Leave a Reply. |
Irakasle arduradunak
Idoia Alkorta Kategoria
All
|